viernes, 30 de diciembre de 2016

KONPETENTZIA DIGITALARI BURUZKO ARGAZKIAK

Kaixo, sarrera honetan konpetentzia digitalari buruzko zenbait argazki jarriko ditut, zuen intereskoa izatekotan:




sábado, 24 de diciembre de 2016

EBALUAZIOA

Kaixo, bideo interesgarri hau konpetentzia digitala ebaluatzeko zenbait ideia ematen ditu:


Espero dut zuentzako praktikoa izatea.
Ondo izan!

ARTIKULU OSO INTERESGARRIA

Kaixo, sarrera honetan oso artikulu interesgarri bat uzten dizuet zuek irakurtzeko. Artikulu hau konpetentzia digitala lehen hezkuntzan lantzeko hainbat irizpide ematen ditu. Artikulura joateko egin klik hemen. Espero dut zuen interesekoa izatea, ondo izan!

IRAKASLEAK KONPETENTZIA DIGITALAREN INGURUAN

Kaixo, hasi baino lehen Gabonak zoriondu nahi ditut! 😊🎄🎉
Sarrera honetan, irakasleek izan behar dituzten konpetentzia digitalen inguruan hitz egingo dizuet. Honetarako, artikulu oso interesgarri bat uzten dizuet zuek irakurtzeko: klik 
Laburbilduz, artikulu hau 5 konpetentzia digitalak azpimarratzen ditu irakasle batek izateko, izan ere, gaitasun hau irakasteko, hasi baino lehen irakasle bera prestatuta egon behar da. Aipatzen dituen 5 konpetentzia hauek dira:

  1. Bere irakasgaia lantzeko baliabide eta web orrialdeak erabili, baita aurkezpenak egiteko. Horrela haien ikasleei egin nahi duen aktualizazioa transtitzen die.
  2. Baliabide digitalak, hala nola, foroak, plataformak, beste baliabideak... erabili irakasleen eta ikasleen interakzioa sustatzeko.
  3. Artxibo desberdinak, gaiak, informazioa edo materialak konpartitu Interneten bidez.
  4. Haien azalpenak bisualagoak egin infografiak, bideoak... erabiliz, izan ere, gazteek erreztasun handiagoak dauzkate metodo honetan ikasteko.
  5. Material teknologikoak klasean erabiltzen uztea ikasteko edo taldea interaktuatzeko.

Ondo izan eta ekin lanari!

jueves, 8 de diciembre de 2016

Konpetentzia Digitalari buruzko hausnarketa

Kaixo, gaur nik sortutako bideo bat ekartzen dizuet. Bideo honetan, konpetentzia digitalari buruz hausnartzen dut, 5 eremuetan oinarrituz.
Espero dut zuen gustukoa izatea. Ondo izan!


domingo, 4 de diciembre de 2016

Heziberri 2020 eta Konpetentzia Digitala

Xabier Garagorrik "Heziberri 2020 eta Konpetentzia Digitala EAEko curriculumeari" buruz hitz egiten du bideo honetan. Benetan interesgarria.
Hemen usten dizuet ikusteko:




martes, 22 de noviembre de 2016

Konpetenzia digitala lantzeko ideiak

Kaixo lagunak!
Azken sarrerak kontuan izanda, konpetentzia digitala zer den ondo dakizue ezta??
Aste honetan, geletan konpetentzia digitala lantzeko 5 ideia emango dizkizuet. Proposamenak oso interesgarriak dira eta ikasleak asko ikasiko eta disfrutatuko dute. Ez ahaztu zuen ikasleen adina kontuan izatea, baita landu nahi dituzuen edukiak kontuan izatea, izan ere, eduki desberdinetarako ariketa bat edo bestea aproposagoa izango da. Hona hemen proposamenak:
  1. Mapa kontzeptual bat egitea: Ikasleak gai didaktiko baten mapa kontzeptual bat egin ahal dute. Buru mapa honetan edukiak batuko dituzte eta ideak erlazionatu. Horrela, informazioa hobeto prozesatzen ikasiko dute, gero ezagutzetan bihurtzeko. Honetarako, doainik diren hainbat baliabide aurkitu ahal ditugu: CMap Tools, PPT, popplet, bubbl... 
  2. Storybird: Erreminta hau ipuinak edo istorioak sortzea ahalbidetzen digu. Ariketa honekin idazmena IKTen bidez lantzen dugu. Horrez gain, ikasleak sormena landuko dute ipuinak edo istorioak sortzerako orduan. Storybird web orriadea: klik.
  3. Infografia bat egitea: Ikasleak banaka edo taldeka gai bat aztertu behar dute, informazioa hainbat lekutatik jasotzen. Jasotako informazioa infografia batean plazaratu behar dute, horrela informazioa bilatzen eta hautatzen ikasiko dute eta argazkiak sartu ahal direnez, era bisualago batean edukiak barneratuko dituzte. Programak: Piktochart, Creately, Easel.ly...
  4. Blog bat sortu: Taldeka nahiz banaka, gai baten inguruan informazioa hartzeko eta Blogan jartzeko. Blog baten barruan argazkiak, testuak, bideoak, link-a jarri ahal dira. Laburbilduz, Blogak beste teknologiak erabiltzea ahalbidetzen digu, ikasleen ikaskuntza aberastuz.
  5. Elkarlanean aritzeko Wikiak: Honekin ikasleak elkarlanean arituko dira, baita motibazioa, parte-hartzea, informazioaren bilaketa eta klasifikazioa bultzatuko dira. Programa hau taldekideen aportazioak zuzentzea edo aberastea ahalbidetzen digu eta irakasleak prozesu hau jarraitu ahal dute. 
GARRANTZITSUA: Kontu handia izan jartzen ditugun datuekin eta ez ahaztu "Erabiltzeko Baldintzak" ondo irakurtzea, baita ikasleak gainbegiratzea programa hauen erabilgarritasuna segurua izateko.

Hauek ideia batzuk dira, baina ez gara hauekin limitatu behar. Irakasleok ideia berriak izan behar ditugu beti eta seguru zuenak oso originalak izango dira IKTak klasean erabiltzeko. 
Era digitalean gaude eta honelako gauzak bultzatu behar dira. Ariketa batekin hasi baino lehen, ditugun baliabideak aztertzea komenigarria da zer egingo dugun ondo jakiteko. 
Anima zaitezte eta ondo izan!

martes, 15 de noviembre de 2016

Konpetentzia Digitalari buruzko informazio gehiago

"Real Academia Española"-ren definizioa: Zerbait egiteko edo kasu konkretu batean esku hartzeko espezializazioa, gaitasuna edo egokitasuna.
"ANECA (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación)"-ren definizioa: Ezaguerako, trebetasunerako eta jarrerako multzoa da. Esperientzia heziketa koordinatuen bidez garatzen edo eskuratzen dena. Gure eguneroko edo profesionalko bizitzaren arazo zeregin bati era efiziente batean erantzuna emateko helburua dauka, adimen funtzionalak lortzeko asmoz.

Konpetentzia Digitalaren barruan Europar Batasunak DIGCOMP dokumentuaren barruan 5 alderdi azpimarratzen ditu: informazioa, komunikazioa, edukien eraketa, segurtasuna eta arazoen ebazpena.
Hemen, dokumentu honen bertzioa daukagu: Irakaskuntzako Konpetentzia Digitalaren Marko Orokorra. Honen barruan puntu hauek azpimarratzen dira:
  • Informazioa: Informazio baliagarria bilatzea Sarean.
  • Komunikazioa: Komunikatzea eta erlazionatzea beste ingurugiro digitalarekin.
  • Adierazpena: Askotariko edukiak sortzea era zabaltzea.
  • Arazoen ebazpena: Teknologia erabiltzea arazoak konpontzeko.
  • Segurtasuna: Jokaera seguruak sortzea Saretik mugitzeko eta babesteko.
Konpetentzia Digitalaren dimentsioak:
  • Dimentsio instrumentala: Teknologia erabiltzeko gaitasuna izan.
  • Dimentsio kognitibo-intelektuala: Informazioa ezagutzan sortzea.
  • Dimentsio adierazgari-komunikazionala: Edukiak sortzen jakitea eta Sarean komunikatzea.
  • Dimentsio axiologikoa: Ardurarekin eta baloreekin Sareetan mugitzen jakitea.
  • Dimentsio emozionala: Nortasun emozional orekatua sortzea, hau da, gure emozioak Sarean kontrolatzen jakitea.

Informazio guztia Educalab educación bideoaren itzulpena da:



Irakaskuntzako Konpetentzia Digitalaren Marko Orokorra (gazteleraz). Klik hemen.

viernes, 28 de octubre de 2016

Liburu honetan informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia lantzen da. Hemen eskegitzen dizuet interesatuko zaizuelakoan:

jueves, 27 de octubre de 2016


 ZER DA KONPETENTZIA DIGITALA?

Kaixo, Blog honetan Lehen Hezkuntzan Konpetentzia Digitala lantzeko materiala, ariketak, artikuluak...jarrriko ditut.
Bideo honen bitartez, Konpetentzia Digitala zer den ikusiko duzue.


Konpetentzia Digitalari buruzko informazio gehiago ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.